XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauza bera desio eta espero dugu maitakidearengandik.

Maitalearen eskutik bizitzari BAI esaten diogu.

Bizitzari eta orobat gizarteari, sehaskan kulunkatu gaituen herriarengandik hasita.

Hartara, gizartean txertatzen ez den amodioa buru biko narzisismoa baino ez da.

Halaber, maitasuna irentzen eta kastratzen duen gizartea, zeinnahi ere den, autoritarioa da halabeharrez.

Bistan da amodioa definitzeko saio guztiak motz eta murritz suertatzen zaizkigula.

Errealitatea hitzak eta kontzeptuak baino askozaz aberatsago eta konplexuagoa da.

Azken finean maitatzen frogatzen baita amodioa.

Norberak egiaztatu beharrekoa, maitasunaren esperientzia transferiezina izaki.

Argi asko sekula ez sobera aurkitzen du batek Xénakisen eskutik amodio kontuotan.